ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2023/06/21 12:42

Frantziako Gobernuak gaur izango du hizpide Lurraren Altxamenduak talde ekologista, Ministroen Kontseiluan. Frantziako Barne ministro Gérard Darmaninek joan den martxoan jakinarazi zuen kolektiboa "desegiteko" eta legez kanpo uzteko bideari ekingo ziola gobernuak, eta horixe bera proposatu dio Ministroen Kontseiluari. 

Azken asteetan tentsioak, gatazkak eta hamaika atxiloketak girotu dute Ministroen Kontseiluan eman beharreko eztabaida hori. Hilabetearen hasieran hamabost militante ekologista atxilotu zituzten Frantziako Estatuko hainbat tokitan, Lafargeren zementu fabrika baten kontrako ekintzan parte hartzea leporatuta.

Atzo, eta Lurraren Altxamenduak kolektiboaren desegitearen mamua gainean izanda, beste hemezortzi lagun eraman zituen atxilo poliziak. Gatibu daude oraindik, azken berrien arabera. Lurraren Altxamenduakeko bozeramaileak dira horietako batzuk.

Sainte-Soline

Martxoaren amaieran, protesta jendetsuak izan ziren Sainte-Solinen, han eraiki nahi duten urtegi erraldoiaren kontra. 30.000 pertsona inguru bildu ziren proiektu suntsitzailearen kontra, eta polizia-indarrak modu bortitzean oldartu ziren haien aurka: ehunka lagun zauritu zituzten, horietako 40 larriki. Apirilean, gainera, ustez protestan izan ziren hainbat pertsona atxilotu zituzten, poliziak erabilitako produktu ikusezin bati esker.

Frantziako Gobernuak Lurraren Altxamenduak taldea seinalatu zuen protesta horren erantzule modura. Poliziari eta enpresa pribatuei eraso egitea egotzi zien ekologistei, baita "matxinadara" deitzea ere.

NO HAY COMENTARIOS