ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2025/09/04 12:30

Uda honetan, izaera nazionaleko Eskola Ibiltaria egin beharrean, tokian toki hartu du lur Ikasle Abertzaleaken (IA) udako ekimen nagusiak: sei Eskola Ibiltari egin dituzte ikasleek uztailean eta abuztuan zehar. Zaldibia-Lazkaon (Gipuzkoa) izan zen lehen edizioa, uztailaren 10etik 11ra bitartean; Lizarran (Nafarroa) egin zuten bigarrena uztailaren 18an; Uribarri-Ganboan (Araba) uztailaren 19an; Meatzaldea-Ezkerraldean (Bizkaia) uztailaren 29tik 30era bitartean; Iruñerrian (Nafarroa) uztailaren 31tik abuztuaren 1era bitartean, eta Lekeitio-Gernikan (Bizkaia) abuztuaren 5etik 7ra bitartean.

IAko kideek gogorarazi dutenez, ikasleak elkartzea eta formakuntza politikoa sakontzea izaten da Eskola Ibiltarien helburu nagusia, eta "azken ikasturteen ibilbidearen eta datorrenerako erronken" inguruan hausnartu dute aurtengo saioetan. Gainera, heziguneetatik kanpoko eragileekin harremana egiteko aukera izan dute lekuan leku, hala nola, hainbat Gaztetxerekin. Orain, ikasturte berriari heltzeko prest eta indarrez dago ikasle-antolakundea.

NO HAY COMENTARIOS