ACTUALIDAD / Ekida
Lehenengo Artea Kalera jardunaldia, Gasteizen
Hala Bedin izan zen hitzordua aurreko ostegunean, eta arte plastikoek eta muralgintzak kultur borrokan duten tokiaz aritu ziren. Arrasaten eta Barañainen ere antolatuko du saio bana Ekidak.
2025eko otsailaren 17
Lehenengo Artea Kalera jardunaldia, Gasteizen

Ekida Arte Ekimen Sozialistak "arte plastikoek eta muralgintzak kultur borrokan duten lekua" lantzeko jardunaldi batzuk jarri ditu martxan, Artea Kalera izenpean. Aurreko ostegun arratsaldean izan zen lehenengo saioa, Gasteizko (Araba) Hala Bedi tabernan, eta jende ugari bertaratu zen. Argazki erakusketa bat jarri zuten bertan Ekidako kideek, eta Arte plastikoak, kultur borrokarako tresna hitzaldia egin zuten. Horren ostean, gauez, DJ Komadü aritu zen musika jartzen.

Artea Kalera ekimenaren barruan, beste bi hitzordu ere jarriko ditu Ekidak, Arrasaten (Gipuzkoa) bat eta Barañainen (Iruñerria, Nafarroa) bestea. Aurrerago emango du data eta egitarau zehatzen berri.