ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2025/06/06 08:00

Atzo arratsaldean, goraino bete zen Bilboko (Bizkaia) Bira Kultur Gunea, Bigarrenez Aresti etorkizunaren aurrean diskoaren aurkezpenean. Gabriel Arestiren heriotzaren 50. urteurrena dela eta, Euskal Herriko hainbat artista bildu ditu Ekida Arte Ekimen Sozialistak, eta modu kolektiboan sortu dute diskoa, bederatzi abestirekin. Diskoaren sorreran parte hartu dute, hain justu, Elene, Borla, J Martina, Mateo Zikuta, Calié, Berun, Mirotz, Rodeo, Nakar eta Malakiasek.

Atzoko ekitaldian, kanta guztiak estreinakoz entzuteko aukera izan zen, eta horiek sortu dituzten musikariekin solasaldi bat egin zuten gainera, bakoitzak ondutako "abestiaren sorkuntza-prozesuaz, Aresti berreskuratzeaz eta beste", Ekidaren hitzetan. Tartean, kantek oinarritzat dituzten Arestiren poemak errezitatu zituzten Lurdes Ondarok, Irati Oskozek eta Gerizeti Zubiaurrek.

Gauerdian, 00:00etan puntuan, diskoa argitaratu zuen Ekidak: Spotify eta Youtube plataformetan entzungai daude bederatzi abestiak, Ekidaren kanalean.

NO HAY COMENTARIOS