ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: Aiaraldeko GKS
2021/01/31 19:48

Asteburu honetan ere hainbat txokotan salatu dituzte polizia-indarren esku-hartze bortitzak. Laudion (Araba), esaterako, ostiralean egin zuten hainbat gazteren aurka. 21:00ak aldera, Laudioko parkera bertaratu ziren Ertzaintzaren hamar ibilgailu, eta eremua hartu zuten poliziek. "Inpunitate osoz eta modu arbitrarioan", parkean zeuden gazteak "mehatxatu eta jazarri" zituztela azaldu du Aiaraldeko Gazte Koordinadora Sozialistak".

Jakinarazi dute, 21:00etatik 22:00etara bitartean, ertzainak "ehiza lanetan" aritu zirela parkean, "bertan aurkitzen ziren gazte langileak mehatxatuz". "Atzokoan argi ikusi zen arazorik ez zegoen gune batera bertaratu zirela, bertan zeuden gazteak probokatzeko asmoz, eta sumisioaren eta autoritarismoaren kulturan hezteko helburuarekin", salatu dute GKSko kideek.

Normalizazioa

Gazte eragileak gaitzetsi du ostiralekoa ez zela "egoera isolatu bat izan", eta "azken hilabeteetan poliziaren presentzia eskualdean nabarmen handitu" dela ohartarazi du. Bestalde, gogoan izan du Aiaraldeko hainbat herritan "neurri eta baliabide berriak bereganatu" dituztela "kontrol soziala areagotzeari begira": "Laudioko eta Orozkoko (Bizkaia) udaltzainen kontratazio berria, udaltzain autoen erosketa, Amurrion (Araba) segurtasun kamara berrien ezarpena, eta abar".

GKSko kideen esanetan, adierazle horiek guztiak kokatu behar dira, hain zuzen, "langileriaren kontrola, sumisioa eta otzantasuna bermatzea helburu" duten mekanismo gisa. Seinalatu dute, gainera, "gaur egun bizi dugun salbuespen egoera baliatuta" ari direla neurri horiek ezartzen.

NO HAY COMENTARIOS