ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2024/03/11 21:38

Bere burua aurkeztu eta hiru hilabetera, aurreneko jardunaldi politiko bat egingo du Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak (EHKS). Martxoaren 16rako jarri du hitzordua, Donostian (Gipuzkoa): estatuen joera autoritarioari buruzko hainbat saio egingo ditu egun guztian zehar, Gipuzkoako hiriburuko zenbait gunetan.

Egitarau zehatzaren berri eman du jada EHKSk. 10:00etan izango da eguneko lehen hitzaldia, Loiolako udal pilotalekuan: Estatuen erreforma autoritarioa eta langileon eskubide politikoen aldeko borroka. Eguerdian, 12:30etik aurrera, bi hitzaldi izango dira aldi berean: "inperialismoari, gerrari eta genozidioari" buruzko hitzaldi bat egingo dute Donostiako Zentro Sozialistan (Mundaiz kalea, 4), eta faxismoaren inguruko beste bat Loiolako udal pilotalekuan, "erdi-mailako klase nazionalen gainbehera" ikuspegitzat hartuta.

Eguerdiko saioen ostean, 14:30ak aldera, bazkaria egingo dute. Bi gunetan banatu beharko dute bazkaltzeko, ordea: Aitor Ikastolan eta Donostiako Zentro Sozialistan. Horren ondoren, mahai-inguru batekin emango diete amaiera solasaldiei: "parlamentarismoa, hauteskunde-zikloa eta estatuen erreforma" landuko dituzte 17:30ean, Loiolako frontoian.

Hitzaldi guztiak amaitzean, 21:00etik aurrera, kontzertu bat ere izango da Zentro Sozialistan. Hiuzz, Borla eta Berandu Baino Lehen taldeak arituko dira.

NO HAY COMENTARIOS