ACTUALIDAD / Sindicatos de vivienda
Larunbatean, La Caixak espekulatu egiten duela salatuko dute Gasteizen
Banketxeak alokairu "eskuragarriekin" espekulatzen duela azaldu dute Euskal Herriko zortzi etxebizitza-bloketako bizilagunek. Gasteizen kontzentrazio bat antolatu dute larunbat honetarako, 13:00etan, erdiguneko Correosen.
2024eko azaroaren 13
Larunbatean, La Caixak espekulatu egiten duela salatuko dute Gasteizen

La Caixaren jabetzako zortzi etxebizitza-bloketan bizi diren pertsonek indarrak batu dituzte, banketxeak ezarritako "abusuzko klausulen" aurka. Arrasaten (Gipuzkoa), Gasteizen (Araba) Erandion (Bizkaia) eta Bilboko (Bizkaia) Boluetan eta Zorrotzan bizi diren 100 bizilagun baino gehiago antolatu dira, eta La Caixak alokairu "eskuragarriekin" espekulatzen duela gaitzetsi dute, besteak beste.

Gasteizen, elkarretaratze bat prestatu dute asteburu honetarako, La Caixaren jardun espekulatiboa salatzeko. Larunbatean izango da protesta, eguerdiko 13:00etan, Correosek erdigunean daukan egoitzan.