ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2022/01/08 09:44

Frantziako Legebiltzarrak 2021ean egin zuen Segurtasun Sozialari buruzko legearen alde, eta besteak beste, larrialdi-zerbitzuetarako sarbidea ordainaraztea erabaki zuen. Orain arte, 25,28 euroko kostua zuen larrialdi-zerbitzuetan artatua izateak, baina Segurtasun Sozialak hartzen zuen bere gain behar horren kostua, Frantziako Estatuko lurralde administratiboko biztanle guztien kasuan.

Iaz onartutako legearen ezarpenetik, baina, Segurtasun Sozialak ez du behar hori estaltzen. Artatua den pertsona bakoitzak, beraz, 19,61 euro ordaindu beharko ditu larrialdi-zerbitzuetako sarreran, nahiz eta bisita sinple bat egitera joan. Mutualitate bat dagoeneko ordainduta duten pertsonen kasuan, aukera izanen dute azken horri faktura ordaintzea eskatzeko. Dena dela, ez dute denek aseguru-kutxa horiek ordaintzeko aukera; estimatzen da populazioaren %5 bizi dela mutualitaterik kontratatu gabe.

Zenbait salbuespen izango ditu larrialdi-zerbitzuei buruzko neurri berriak; hala nola, lan-istripuak, adingabeen bortxaketak eta sortuberriak. Prezio baxuagoak proposatu zaizkie, bestalde, gaixotasun luzeak sufritzen dituzten pertsonei.

NO HAY COMENTARIOS