Pasa den astelehenean, urtarrilaren 10ean, Larraungo (Nafarroa) Printzak eraso bat jasan zuela salatu dute espazioko kideek. Astelehenean bertan, pertsona batek traktorearekin jo zuen Printzako atea, eta lehertu egin zuen.
Erasoen aurrean, klase elkartasuna lelopean, eta erasoari erantzun antolatu bat emateko asmoz, elkarretaratzera deitu dute Printzako kideek. Gaur, urtarrilaren 12an, arratsaldeko 19:00etan izango da kontzentrazioa, Printza parean.