ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2023/02/14 11:24

Guedan enpresaren esku zegoen lehen Bilboko (Bizkaia) kiroldegien kudeaketa, baina iazko azaroan emteSPORTek hartu zuen kirol zentroen ardura. Langileek salatu dutenez, ordutik ez dute soldata osorik jaso; alegia, azken lau hilabeteetan. Kontratuan hitzartutakoa baino 300 euro gutxiago jaso dute askok, hilean.

Gainera, enpresako zuzendaritzarekin "komunikazio zuzena ezinezkoa dela" salatu dute langileek eta, hori ez ezik, sindikatuen bitartez bakarrik lortu dutela zuzendaritzaren erantzuna, emteSPORTek ez baitie "erantzun zuzenik eman".

Horrela, lanuzteak egiteko asmoa adierazi dute kirol kudeaketako langileek zein langile laguntzaileek. Otsailaren 27an eta 28an nahiz martxoaren 6an eta 7an etengo dute euren soldatapeko jarduna, eta hiru ordu iraungo dute lanuzte partzialek.

Nafarroako kirol zentroetan ere greban

Nafarroako kirol zentroetako langileek hilabeteak daramatzate greban, lan-hitzarmen berriari lotutako borrokan. Izan ere, 2020an agortu zen kirol kudeaketako azken hitzarmena eta, beraz, hiru urtez egon da izoztuta euren soldata. Ordainsaria handitzea ez ezik, "gaixotasunek eragindako bajetan hobekuntza ekonomikoak izatea; hutsik dauden lanpostuen ebazpena hobetzea, eta lanaldiaren murrizketarekin lotutako hobekuntzak izatea" ditu helburu Nafarroako langileen grebak.

Irakurri hemen GEDAR LANGILE KAZETAk Yanelis Guevara langileari eginiko elkarrizketa.

NO HAY COMENTARIOS