ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2020/12/02 14:36

Nantesen dute atxilo Saioa Sanchez preso politikoa. Berangarra ama izan zen irailean, eta ohiko azterketa ginekologikoa egiteko hitzordua zuen ospitalean joan den astelehenerako. Trasladoaz arduratu behar zuen eskoltak, antza, adierazi zuen Sanchezen haurrak kartzelan geratu beharko lukeela hark erietxean azterketa egin bitartean. Dena den, ezezkoa eman zuen preso politikoak.

Orduan adierazi zioten espetxean, ospitalera alabarekin batera joan nahi bazuen, kateatu egingo zutela; hain zuzen, hankak eta gerria lotzen dioten kate bat jarriko ziotela esan zioten. Trasladoa egiteko modu hori "umiliagarria" zela iritzita, Sanchezek uko egin zion azterketari, behaketa mediku baterako aukerarik gabe geratuz.

DPS estatusa (Bereziki Seinalatutako Atxilotua) mantentzen diote oraindik preso politikoari, eta horren aitzakiapean ezarri nahi izan dizkiote neurriok. Izatez, urteek aurrera egin ahala kentzen diete estatus hori presoei, baina Frantziako Estatuan indarrean mantentzen dituzte izendatze horiek hainbat eta hainbat euskal preso politikoren kasuan.