ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2024/09/23 10:35

Gasteizko (Araba) CEVA Logistics enpresako langileak zuzendaritzaren "mehatxuak eta jazarpena" jasaten ari dira. Mercedesen lantegian egiten dute lan, baina azpikontratatutako enpresetako bat da CEVA Logistics. Automobiletarako produktu metaliko gordinak deskargatzen dituzte azpikontratatutako 270 langile horiek.

Joan den maiatzean, borroka sindikal bat abiatu zuten beharginek, soldata-igoera bat exijituz. Arrakastatsuak izan ziren helburu horrekin egindako lanuzteak: hiru urteko iraupena izango duen lan-hitzarmen berri bat lortu zuten, baita soldata %17 igotzea ere. Gainera, Kontsumoko Prezioen Indizea (KPI) bezainbeste igoko da urteko soldata, ituna indarrean dagoen bitartean.

Datozen hilabeteetan hasiko da hurrengo hauteskunde sindikaletarako prozesua, eta urtearen amaieran berrituko da langileen batzordea. Testuinguru horretan, langileak mehatxatu eta jazarri ditu enpresako zuzendaritzak, eta "ekoizpena oztopatzea" leporatu die, gainera. Lan-Ikuskaritzan salaketa bat jarri dute beharginek, eta martxan jarri dute "jazarpenaren kontrako protokoloa".

NO HAY COMENTARIOS