ACTUALIDAD / Régimen salarial
Langile bat larriki zauritu da Baztanen, gidatzen ari zen kamioia iraulita
47 urteko gidariak NA-2600 errepidean izan zuen lan-istripua, atzo eguerdian.
2025eko apirilaren 12
Langile bat larriki zauritu da Baztanen, gidatzen ari zen kamioia iraulita
— ARGAZKIA Nafarroako Suhiltzaileak

Langile bat larriki zauritu zen atzo Baztanen (Nafarroa), lanean ari zela. Hormigoi-kamioi bat gidatzen ari zen NA-2600 errepidean barrena, baina 5. kilometroan irauli zen ibilgailua, argitu ez dituzten arrazoiak direla-eta. Zauri larriak jasan zituen beharginak istripuaren ondorioz, eta Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman zuten, suhiltzaileek erreskatatu ostean. 47 urte ditu.

Urtea hasi zenetik, Euskal Herrian, gutxienez hamazazpi langilek galdu dute bizia soldatapean lanean, lanera bidean edo lanetik bueltan.