AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / Nafarroako Suhiltzaileak
2025/04/12 09:18

Langile bat larriki zauritu zen atzo Baztanen (Nafarroa), lanean ari zela. Hormigoi-kamioi bat gidatzen ari zen NA-2600 errepidean barrena, baina 5. kilometroan irauli zen ibilgailua, argitu ez dituzten arrazoiak direla-eta. Zauri larriak jasan zituen beharginak istripuaren ondorioz, eta Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman zuten, suhiltzaileek erreskatatu ostean. 47 urte ditu.

Urtea hasi zenetik, Euskal Herrian, gutxienez hamazazpi langilek galdu dute bizia soldatapean lanean, lanera bidean edo lanetik bueltan.

EZ DAGO IRUZKINIK