ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2024/11/18 08:40

La Caixaren jabetzako etxebizitza batzuetan bizi diren bizilagunek mobilizazio bat egin dute Gasteizen (Araba), bankuaren jardun espekulatiboa salatzeko eta alokairu-kontratuetako "abusuzko klausulak" atzera bota ditzala exijitzeko. Aurreko larunbatean izan zen protesta, Unidos contra La Caixa lelopean: erdiguneko Correos alboan elkarretaratu ziren.

Euskal Herriko zortzi etxebizitza-bloketako maizterrek batu dituzte indarrak La Caixaren aurka, alokairu "eskuragarriekin" espekulatzen ari dela seinalatuta. Elkarrekin, eta Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistan antolatuta, hainbat exijentzia egin dizkiote banketxeari: amaitzear dauden kontratuak dituzten familien kontrako etxegabetze ahalegin oro eten dezala, abusuzko klausulak kontratu guztietatik ken ditzala, eta bizilagunen ordezkaritzarekin bildu dadila.

Zabalganako 50 bizilagun borrokan

Gasteizen, zehazki, Zabalgana auzoko lau ataritako bizilagunak batu dira borrokara; 50 pertsona. Larunbateko protestan, jakinarazi zuten La Caixa entzungor egiten ari dela euren exijentziei. Aipatutako eskaerez gain, etxebizitzen eta eremu komunen egoera konpontzeko hainbat neurri eskatu dizkiote bankuaren higiezinen kudeatzaileari. "Aski da La Caixak gure erreklamazioei jaramonik ez egiteaz eta aski da gure kontura aberasten jarraitzeaz", esan zuten bizilagunek.

Banku batek ez du sekula funtzio sozial bat beteko

Gogor salatu zuten La Caixaren hipokrisia: "Kontraesan sakona dago etxebizitzaren negozioaren eta etxebizitza edukitzeko behar sozialaren artean. Banku batek ez du inoiz funtzio sozial bat beteko, [...] errentagarria zaionean baino ez dio erantzungo familien etxebizitza beharrari, eta behar hori asetzeari utziko dio errentagarria ez zaionean".

NO HAY COMENTARIOS