ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2024/12/22 19:25

La Caixak alokairu "eskuragarriekin" espekulatzen du. Hala seinalatzen zuen ostiralean Gasteizko (Araba) Zabalganan egindako mobilizazioan ateratako pankartetako batek. La Caixak alokairu-kontratuetan inposatutako abusuzko klausulei aurre egiteko, indarrak batu dituzte Euskal Herriko 100 maizterrek baino gehiagok: Gasteizen bertan, Arrasaten (Gipuzkoa), Erandion (Bizkaia) eta Bilboko (Bizkaia) Boluetan eta Zorrotzan bizi dira alokairuan, banku horren jabetzako zortzi etxebizitza-bloketan.

La Caixari exijitzen ari dira kontratuetatik abusuzko klausulak ken ditzala eta etxegabetze oro eten dezala. Aldarri horiek hartuta eta bankuaren jardun espekulatiboa salatzeko, mobilizatzen ere ari dira maizterrak. Gasteizen, zehazki, Zabalgana auzoko lau ataritako bizilagunak ari dira borrokan, eta azaroan egin zuten protesta bat erdiguneko Correos alboan. Joan den ostiralean ere mobilizatu ziren, euren auzoan bertan: Unidos contra la Caixa lelopean egin zuten manifestazioa, Zabalganako etorbidetik hasi eta Nazio Batuen etorbideraino.

Arrasateko maizterrak ere mobilizatu dira aste honetan: egun bat lehenago, ostegunean, elkarretaratze bat egin zuten. La Caixaren egoitza aurrera eraman zituzten euren aldarriak, Garibai etorbidera.

NO HAY COMENTARIOS