ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2020/04/17 11:16

Antolakuntzari salbuespenik ez! dinamikaren aurkezpenean jakinarazi modura, testigantzen bilketa martxan dute Azpeitiko (Gipuzkoa) Krisiaren Seme-Alabak Sare Sozialistako kideek. Datozen asteetan ere testigantzak jasotzen jarraituko dute, baina horretaz gain, arlo zehatz bati ere helduko diote aurrerantzean, eskualde mailan: polizia jazarpen kasuei erantzun ahal izateko aholkularitza juridikoa eskainiko dute.

Krisiaren Seme-Alaben esanetan, "garai latzak ari gara bizitzen eta are latzagoak izango dira etorriko direnak", eta horregatik, "defentsarako baliabideak" antolatzeari ekingo diote. Adierazi duenez, egungo salbuespen egoera dela-eta, "jendartearen oinarrizko eskubideak ezabatu eta polizia-abusuak hazi egin dira". Hala, batez ere babesgabeen dauden eta jazarpena jasan dezaketen pertsonei zuzendutako tresnak sortu dituzte.

Ondorengo kasuen aurrean erantzungo dute nagusiki: osasun-beharrek bultzatuta kalera atera eta jazarriak izan direnen kasua, kolektibo zaurgarrienei laguntzeko kalera atera eta jazarriak izan direnen kasua, eta azkenik, kolektibo zaurgarrienen babesa antolatzeko kalera atera eta jazarriak izan direnen kasua.

TESTIGANTZAK BILTZEN

Testigantzei dagokienez, "egoera proletarizatuenean edo latzenean dagoen jendartearen testigantzak" jasoko ditu sare sozialistak. Behin bilketa eginda, "interbentzio-formak hausnartzea" da asmoa. Horretarako ere, hainbat arlori egin diete erreferentzia: lan-arloari, etxebizitzari, indarkeria matxistari edota kontrol sozialari.

Testigantzak bidaltzeko nahiz aholkularitza jasotzeko, 608 448 979 telefono zenbakira deitu edo krisiarentestigantzak@gmail.com e-mail helbidera idatzi dezakete herritarrek.

OINARRIZKO PRODUKTUEN ETA ELIKAGAIEN BANKUA, ABIAN

Kanpaina politikoa abiatzearekin batera, oinarrizko produktuen eta elikagaien bankua martxan jartzeko lanetan ere murgildu dira Krisiaren Seme-Alabak. Izan ere, azaldu dute haiekin "harremanetan dauden norbanako zein kolektibo batzuk, soldatapeko lanera behartuta egon arren, ez zaiela segurtasun bermerik eman lantokietan". Hortaz, beharrezkotzat jo dute kolpatutako sektore horiei ere laguntza eskaintzea, banku baten bidez. Hala, oinarrizko elikagaiez gain, gutxieneko segurtasun eta higiene neurriak bermatzea da asmoa.

Dagoeneko hasiak dira bankua sortzeko lanekin, baina datozen egunetan helaraziko dute informazio gehiago. Aholkularitza juridikorako zein oinarrizko produktu eta elikagaiak ziurtatzeko antolatutako tresnak Azpeitia, Azkoitia (Gipuzkoa) zein Zestoa (Gipuzkoa) mailan garatzea dute helburutzat.

NO HAY COMENTARIOS