ACTUALIDAD / Represión
Khader Adnan preso palestinarra hil da, 87 egunez gose greban izan ostean
Azken urteetan, hamabi aldiz atxilotu zuten Israelgo indarrek; azkenekoz, joan den otsailean. "Ekintza terroristekin lotura" izatea leporatuta kartzelaratu zuten, kargurik eta epaiketarik gabe.
2023eko maiatzaren 2
Khader Adnan preso palestinarra hil da, 87 egunez gose greban izan ostean

Ziegan konorterik gabe aurkitu dute astearte honetan Khader Adnan preso palestinarra. Ospitalera eraman duten arren, bere heriotza baieztatu du gerora Israelgo Espetxe Zerbitzuak.

Adnanek 87 egun zeramatzan gose greban. Israelgo autoritateek kargurik eta epaiketarik gabe espetxeratu zutela salatzeko ekin zion protestari. Iragan otsailaren 5ean atxilotu eta kartzelaratu zuten azkenekoz, ustez, "ekintza terroristekin lotura" izatea egotzita.

Palestinako Jihad Islamikoa taldeko kidea zen Adnan, eta, azken urteetan, hamabi aldiz hartu zuten atxilo Israelgo indarrek. Bost aldiz jo zuen gose grebara (2004an, 2012an, 2014an, 2021ean eta aurten), eta orain arteko baraualdirik luzeena ari zen egiten oraingoan.

Argia-k jaso duenez, 1967. urtetik hona, gutxienez 236 palestinar hil dira Israelgo indarrek atxiloturik zeudela.