ACTUALIDAD / Presos políticos
Julen Atxurra preso politikoa tokialdatu dute
'Pototo' lekeitiarra lekualdatu zuten atzo, hain zuzen, Puerto I espetxetik Aranjuezekora. Pasa den hilabetean, buruko isuria izan zuen 61 urteko preso politikoak.
2020eko ekainaren 25
Julen Atxurra preso politikoa tokialdatu dute

Atzo, ekainak 24, Julen Atxurra Pototo preso politikoa lekualdatu zuten. Puerto I kartzelatik Aranjuezekora mugitu zuten.

61 urte ditu lekeitiarrak. Maiatzaren 13an jasandako buruko isuri baten ondorioz, gorputzaren ezkerreko aldea kaltetuta du; belaunean, oinean eta eskuko atzamarretan. 24 urte daramatza preso, 1996. urtetik, eta lehenengo graduan izan dute beti.