ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Aurreneko Jantoki Soziala Zarautzen. Argazkia: @GerizaZarautz
2019/07/04 10:36

Toldotik at! Elkartasun Udara dinamika abiatu berri dute Zarauzko Gerizako eta Danda Gazte Asanbladako kideek. Neguetxearen itxieraren aurkako borrokaren ondoren, uda honetan "proiektu berriei heldu eta elkartasuna praktikan jartzea" erabaki dute. Hala, hainbat ekimen iraunkor izango dira uztailean eta abuztuan; hala nola, eztabaida saioak, irteerak, Jantoki Sozialak edota jarduera kulturalak.

Atzo egin zuten aurreneko Jantoki Soziala, eta jende mordoxka elkartu zen Putzuzulo gaztetxean. Aurrerantzean ere asteazken gauetan bilduko dira "elkartasun otorduak" egiteko. "Elkarren arteko harremanak estutzeko eta elkartasunean sakontzeko espazio" modura jarri dituzte martxan Jantoki Sozialak, "behar eta nahi duen ororentzat".