ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / Navarra Televisión
2024/12/18 08:35

Arrisku bizian daude Eskirotzeko (Nafarroa) BSH eta Altsasuko (Nafarroa) Sunsundegui enpresetako beharginak. Etxetresna elektrikoak ekoizten dituzte batean eta ibilgailuen karrozeriekin aritzen dira bestean, baina biak ala biak zarratu nahi dituzte bakoitzeko enpresa-zuzendaritzek.

BSH sei hilabeteko epean zarratu nahi dute, eta Sunsundegui hartzekodunen konkurtsoan sartu dute jadanik. 655 langilek jarduten dute Eskirotzeko lantegian, ekoizpeneko 500 eta bulegoetako gainerako guztiak kontuan hartuta. Altsasukoan, berriz, 377 dira denera gaur egun.

Bi enpresetako langileak ari dira borrokan, itxieren kontra eta euren lanpostuen defentsan. Datozen egunetarako, hala, hainbat deialdi egin dituzte. BSHko beharginek gaur eguerdian egingo dute elkarretaratze bat Nafarroako Parlamentu aurrean, eta larunbatean manifestazio batera deitu dute, BSH no se cierra lelopean. Mobilizazioa 12:00etan irtengo da Golemetik, eta Nafarroako Diputazio parean amaituko da.

Sunsundeguiko beharginek asteak daramatzate mobilizatzen, eta igande honetarako ere jarri dute hitzordu bat. Etorkizuna Sunsundegui eta Sakanarentzat aldarritzat hartuta, manifestazio bat egingo dute, 12:00etan Altsasuko Foruen Plazatik hasita.

NO HAY COMENTARIOS