ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Kakitzat taldearen protesta ITP Aero aurrean. FOTOGRAFÍA / Juanjo Basterra
2024/10/08 10:53

ITP Aero. Hiltzeko teknologia. Hala zioen Kakitzat kolektiboak Barakaldoko (Bizkaia) lantegian ateratako pankartak, palestinarren eta libanoarren aurkako masakrean enpresak duen erantzukizuna gaitzesteko. Urriaren 7aren urteurrena dela-eta antolatu zuen protesta Kakitzatek, eta berriz ohartarazi zuen Euskal Herriko enpresak ere "inplikatuta" daudela "Palestinako eta Libanoko herritarren genozidioan".

ITP Aerori dagokionez, zehazki, Israelgo Estatuaren gerra-hegazkinak mantentzen laguntzen du. Barakaldoko enpresaren fakturazioaren %39 dago industria militarrari lotuta, eta sionistekin negozioa egiteaz gain, "osagaiak fabrikatzen ditu Airbus A400M garraio militarrerako hegazkinarentzat eta Europako Borrokarako Hegazkinarentzat", Kakitzaten esanetan.

Espainiako Defentsa Ministerioaren arabera, EAEko 100 enpresa inguruk parte hartzen dute armagintzan. Negozio horri esker, urtean 750 milioi euro fakturatzen dituzte Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako dozenaka korporaziok.

EAEko erakunde publikoen babesa armagintzari

"Gero eta inplikazio instituzional handiagoa dago EAEko armamentu-enpresekin", salatu du Kakitzatek: "Instituzioek gero eta babes handiagoa ematen diote industria militarrari, eta horren erakusgarri da Eusko Jaurlaritzak, aurrekontuen bidez, 100 milioiko dirulaguntza ematen diola euskal gerraren industriari".

NO HAY COMENTARIOS