ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ISN-VW enpresako langileen elkarretaratzea, otsailaren 10ean. Argazkia: ELA Nafarroa
2022/02/28 13:03

Negoziazioek huts egin ondoren grebara jotzeko hautua egin du Landabengo (Nafarroa) ISN-VW enpresako langileen batzordeak, erabakia aho batez hartu duelarik. Mugagabea izango da greba eta martxoaren 2an emango diote hasiera, gaueko 22:00etan.

Izan ere, ISN-VW enpresak akordio bat dauka sinatuta aurretik, ustez, 2019tik 2022 amaierara arte iraungo zuena; akordio horren arabera, aurtengo otsailaren 1ean, %7ko igoera bat izango zen langileen soldatetan. Dena den, "aldebakarreko erabaki bat" hartu eta, abisurik gabe, itunean sinatutako neurri horri uko egin zion zuzendaritzak. Ondorioz, lan-gatazka piztu zuen enpresak.

Egoerari aurre egiteko eta zuzendaritzari sinatutakoa betearazteko joko dute grebara, beraz, ISN-VW enpresako langileek. Volkswagen Nafarroaren ardura ere azpimarratu dute. Volkswagenek du azpikontratatuta ISN-VW, eta euren plantan aritzen da mantenu-, garbiketa- zein industria-prebentzio lanetan. Zentzu horretan, pandemia testuinguruan lan-karga handitu zela nabarmendu dute eta, ondorioz, langileek "esfortzu fisiko zein mental ikaragarria" egin behar dutela diote. 

NO HAY COMENTARIOS