ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / Ruben Plaza/Onda Vasca-ren bidez
2026/02/04 08:57

Irungo (Gipuzkoa) alarde "tradizionaleko" buruetako batek konpainiako emakume bakarrari sexu-eraso bat egin zion iazko alardean, Berria-k jakinarazi duenez. Konpainiak berak zigortu omen du gizonezkoa jada, "hutsegite larria" leporatuta.

Hala ere, babesa jaso du erasotzaileak. Alardeko Batzordea eta Agintarien Batzordea astelehenean bildu ziren gaiaren inguruan hitz egiteko, Irungo Palmera Montero gunean, eta kanpoaldean elkarretaratu ziren hainbat pertsona (konpainia baztertzaileko kideak tartean, elDiario.es-en arabera), erasotzaileari elkartasuna adierazteko eta bere aurkako zigorrak salatzeko.

Berria-k jaso duenez, konpainia "tradizionaleko" ordenantzak zehazten du, halako kasuetan, seinalatutako pertsonak ezingo duela bi urtez alardean parte hartu edo kargurik izan. Hala ere, erasotzaileak helegiteak aurkezteko aukera dauka orain, eta hala egingo balu, Alardeko Batzordeak aztertu beharko luke kexa.

Alarde baztertzaileak, tradizioz, ez die emakumezkoei parte hartzen uzten, kantinera modura ez bada. Kantinerek, gainera, 20 eta 27 urte artean izan behar dituzte, elDiario.es-ek azaldu duenez. Ekainaren 30ean izaten da desfilea, sanmartzialetan.

NO HAY COMENTARIOS