ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2021/10/26 10:02

Gedar Telebistak urriaren 3an kaleratu zuen Burdin Hesia programaren lehenengo atala. Pandemiaren, neurri murriztaileen, kale-edanaren, jazarpen polizialaren nahiz gazteen kriminalizazioaren inguruan jardun zuten orduan Jon Agirrek, Nadia Perezek, Aitor Bizkarrak eta Peio Ormazabalek, Haizea Uzkudun aurkezleak gidatuta.

Joan den igandean, urriaren 24an, atera zen argitara Burdin Hesia-ren bigarren atala: Argindarraren krisia. Martin Goitiandiak bete ditu aurkezle lanak saio horretan, eta Karla Pisano, Eneko Carrion, Imanol Kañamares eta Saioa Galarraga aritu dira tertuliano lanetan. Argindarraren prezioaren igoeraren atzean dagoena aztertzen saiatu dira guztiak, baita horren aurrean hartutako neurriak ere.

Aurrerantzean, GEDAR LANGILE KAZETAk bi astean behin argitaratuko du Burdin Hesia-ren saio berri bat, igandeetan. Azaroaren 7an ikusi ahal izango da hurrengo atala, hirugarrena, hain justu. Orain arte bezala, egun horretan 20:30ean egongo da ikusgai saioa, GEDAR LANGILE KAZETAren Youtube-ko kanalean.

Hona hemen Burdin Hesia-ren bigarren atala, osorik:


NO HAY COMENTARIOS