ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / Vecteezy
2023/09/13 13:44

Cop1 erakundeak, Ifop institutuarekin elkarlanean, hainbat ikasle elkarrizketatu ditu Frantziako Estatuan, eguneroko gastuei aurre egiteko daukaten gaitasunaren (edo ezintasunaren) berri izateko. Zehazki, erabilera propiorako elikagaiak, higiene-produktuak, alokairua, tasak eta abar ordaintzeaz arduratzen diren ikasleekin hitz egin dute ikerketa egiteko. Estatuko 812 ikasle galdekatu dituzte, baita Cop1-en zerbitzuetara jo duten 746 gazterekin ere.

Emaitzek erakusten dutenez, elkarrizketatutako gazteen ia erdiak, %46k, egunean otordu bat gutxiago egin behar izaten du gaur egun, elikagaien kostuari aurre egiteko gaitasun faltaren ondorioz. Erdiak diote zenbait elikagai erosteari utzi behar izan diotela, prezioak direla-eta.

Diru faltaren eraginez baztertu beharrekoak, ordea, ez dira elikagaiak soilik. Elkarrizketatutako gazteen artean, %40 baino gehiago dira, esaterako, hainbat higiene-produktu erosteari uko egin behar diotenak. Eta aisialdiari lotuta ere nabarmenak dira murrizketak; erdiak baino gehiagok aitortzen dute zenbait irteera eta zaletasun alboratu behar izan dituztela diru falta dela-eta.

50 euro baino gutxiago

Ikasleen laurdenak, gainera, azaldu dute 50 euro baino gutxiagorekin geratzen dela euren kontu korrontea, etxeko alokairua eta tasak ordaindu eta gero. Laurdenak baino gehiagok, %29k, epemugatik kanpo ordaindu behar izaten dituzte tasak.

NO HAY COMENTARIOS