ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2021/10/21 22:32

IKAS Ikasle Autodefentsa Sareak dinamika berri bat jarri du martxan, ikasleek ikastetxeetan jasaten dituzten hainbat arazo salatzeko eta horien aurrean antolatzera dei egiteko. Plataformak aldarrikatzen duenez, ikaslegoak ikastetxeetan "normalizatuta eta barneratuta dauden hainbat arazo pairatzen ditu egunerokotasunean", eta horri aurre egiteko sortu da, hain zuzen, hasi berri duten jarduna.

Autodefentsa antolatu dezagun! lelopean jaio den ekimenak ikasleek heziguneetan jasaten dituzten jazarpen kasuen aurrean erantzun antolatu bat ematea du helburu. Besteak beste, gehiegizko lan karga, ikasleen interesera ez dauden azterketa asteak edota irakasleen jarrera autoritarioa dira IKASek jopuntuan jarri dituen arazoetako batzuk. Horien aurrean ikaslegoa "isilik eta otzan" mantendu nahi dutela salatu du ikasle plataformak, eta autodefentsa antolatzeko deia egin du.

NO HAY COMENTARIOS