ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / Diario de Noticias de Álava
2023/05/31 10:08

Hurrengo asterako, lau eguneko greba deialdia egin dute Gasteizko (Araba) Michelin enpresan: ekainaren 5ean, 7an, 10ean eta 12an izango dira lanuzteak. Oraindik irekita dago lan-hitzarmenari buruzko negoziazioa, eta multinazionaleko zuzendaritzak egindako azken proposamenaren kontra deitu dute mobilizatzera ELA, LAB, CGT eta ESK sindikatuek. CCOOk dauka gehiengoa langile batzordean.

Dirudienez, itunaren inguruko elkarrizketetan, enpresak egindako azken proposamenak ez ditu langileen exijentziak kontuan hartzen: lau urteko epean, beharginen soldatak %12 igotzea proposatu du Michelinek. %5eko igoera bat egongo litzateke 2023an, %3koa 2024an, %2koa 2025ean eta %2koa 2026an. Sindikatuek, berriz, lau urteko epean soldatak %27 igotzea exijitu zuten aurretik.

NO HAY COMENTARIOS