ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2019/04/30 21:48

Hitzarmenik gabe segitzen dute Gipuzkoako adinekoen egoitzetako 5.000 langilek. Hori dela eta, orain arte, 50 lanuztetik gora egin dituzte eta “erantzule nagusi” Gipuzkoako Foru Aldundia izendatu dute; hala nola, beharginen ordezkariek patronalarekin adostutako akordioa ez finantzatzea erabakitzearren.

Ondorioz, LAB eta ELA sindikatuek greba deialdiak egin dituzte. ELAk apirilaren 26an egin zuen lanuzte-deialdia eta maiatzaren 10era arte luzatuko du. LABek, ostera, sei egunerako deitu du greba: apiriaren 29rako, apirilaren 30erako, maiatzaren 2rako, 3rako, 4rako eta 5erako.

Atzo, astelehena, eman zieten hasiera mobilizazioei. Gaur auto karabana egin dute Urola Kostan, Orioko kanpinetik hasita, eta 12:00etan elkarretaratzea izan dute Azpeitiko plazan.