ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Nafarroako haur eskoletako langileak, Parlamentuaren aurrean. Argazkia: Hamaika Telebista
2022/05/24 17:18

Maiatzaren 2an, greba mugagabea hasi zuten Nafarrroako haur eskoletako langileek. Orduan 70 eskoletako langileak izan ziren arren geldialdira batu zirenak —103 haur eskola daude Nafarroan osotara—, beste zazpi zentrotako beharginak batu dira azkenengo astean.

Zailtasunak zailtasun —%100eko gutxieneko zerbitzuak edota araudiaren heterogeneotasuna—,  grebaldiak "babes zabala" izan duela diote sindikatuek. Hala, gaur 22 egun bete dituzte greban beharginek, eta hiru aste hauetan hainbat protesta egin dituzte.

Azken protestei dagokienez, maiatzaren 21ean elkarretaratze bat egin zuten Nafarroako Parlamentuaren aurrean, sektoreko lan-hitzarmen kolektibo baten beharra aldarrikatzeko; gaur egun ez dago itunik. Horretaz gain, hilaren 23an Hezkuntza Sailaren eraikin nagusiaren inguruan ere egin zuten protesta bat. Beste hainbat deialdi egin ditu 0-3 plataformak datozen egunetarako: hiru deialdi zabaldu dituzte ostegunerako, maiatzaren 26rako, eta ostiralean Tuteran (Nafarroa) elkarretaratze bat egiteko asmoa dute.

Hiru aldarrikapen nagusi

Hiru eskaera nagusi ditu 0.3 plataformak, langileen lan-baldintzei zein zentroetako haurren heziketari erreparatzen dietenak. Lehenik, hezitzaileen eta umeen arteko ratioa hobetzea exijitzen dute, hots, langile kopurua bikoiztea nahi dute, betiere plaza eskaintzari eutsiz. Bigarrenik, soldata igotzea eta hainbat faktore —antzinatasuna edota KPIaren araberako igoera, besteak beste— kontuan hartzea eskatzen dute eta, azkenik, bi urteko gelak ezartzeko proposamena bertan behera uztea ere bilatzen dute.

NO HAY COMENTARIOS