ACTUALIDAD / Presos políticos
Gose greba bertan behera utzi du Iñaki Bilbao preso politikoak, osasunarekin lotutako arrazoiak direla-eta
28 eguneko gose eta komunikazio greba egin du lezamarrak. Tumore bat atzeman diote prostatan, eta horren ondorioz eman du amaitutzat baraualdia.
2021eko irailaren 4
Gose greba bertan behera utzi du Iñaki Bilbao preso politikoak, osasunarekin lotutako arrazoiak direla-eta

Iñaki Bilbao preso politikoak abuztuaren 6an ekin zion beste gose eta komunikazio greba bati, iaz hasitako borrokaldiari jarraipena emateko. Abuztu amaieran jakinarazi zuten, gainera, Salamancako erietxe batean ospitaleratu eta gogoz kontra elikatu zutela.

La Haine-k atzo argitaratu zuenez, baraualdia bertan behera utzi du Txikito-k 28 egunen ostean. Osasun-arrazoiek eraman dute horretara; izan ere, tumore bat atzeman diote prostatan.

Lezamarrak 35 urte baino gehiago egin ditu gatibu dagoeneko, eta une honetan, Topasko espetxean daukate preso.