ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2024/06/23 20:12

Maiatzaren amaieran, Baionako (Lapurdi) apaiz batek egindako erasoa salatu zuen 20 urteko gizon gazte batek: jakinarazi zuen elizgizon batek ukituak egin zizkiola joan den otsailean. Maiatzaren 29an atxilotu zuten 70 urteko apaiza, eta, EITBren esanetan, atxilo jarraitzen du gaur egun.

Itxura denez, epaiketaren zain dago. Bere kontrako ikerketan, gainera, haur-pornografiari lotutako materiala daukala ere topatu dute.

2021ean, Eliza Katolikoko elizgizonek egindako sexu-erasoei buruzko hainbat datu argitaratu zituzten Frantziako Estatuan. Horien arabera, Baionako elizbarrutian, gutxienez 25 lagunek salatu dituzte sexu-erasoak 1950etik. Adin txikikoak izanda jasan dituzte eraso horiek.

NO HAY COMENTARIOS