ACTUALIDAD / Gazte topagune sozialista

Gazte TPGN Sozialistaren egitaraua, egunez egun

Bihar hasiko da Topagunea, Elizondon, eta hamaika hitzaldi, mahai-inguru, kultur-emanaldi, kirol-jarduera eta beste izango dira lau egunez. Hona hemen egitaraua osorik.
2026eko urriaren 8 - 07:23
Gazte TPGN Sozialistaren egitaraua, egunez egun
Topagunea Altsasun, 2024an.

Egun bat baino ez da geratzen 2026ko Gazte Topagune Sozialista hasteko. Oraingoan Elizondo (Nafarroa) hautatu dute Gazte Koordinadora Sozialistak (GKS) eta Ikasle Antolakunde Sozialistak (IAS), eta lau eguneko egitarau oparoa prestatu dute bertaratuko diren milaka eta milaka gazteentzat. 

Hona hemen egitaraua, osorik:

Urriak 9, ostirala

14:30. Harrera (Sutegiko arkupean).

16:30. Belarrija podcastaren zuzeneko saioa (Sutegiko karpan).

18:00. Hitzaldiak: Materialismo historikoa, militantzia politikoa eta ezkerkeria (Gune Nagusian), eta Artea eta sozialismoa (Sutegiko karpan).

19:00. Jamaiketako Selektorrak (Sutegiko karpan).

19:30. Pala eta pilota partiduak, Haizegorri txarangarekin (Sutegiko pilotalekuan).

20:30. Ateri, Vibora, Lukiek (Sutegiko arkupean).

22:00. Ekidaren Hemendik da bidea. Mugako istorioak emanaldia (Gune Nagusian).

23:00. Siwanaba (Sutegiko karpan).

23:00. Tapia eta Leturia Band, Kaparrak (Gune Nagusian).

Urriak 10, larunbata

08:00. Gosaria (kanpalekuan)

10:00. Hitzaldiak: Etxebizitzaren problematika eta sozialismoaren aukerak (Gune Nagusian); Sexu-industria: prostituzioa eta sexualizazioaren aurpegi berriak (Sutegiko pilotalekuan), eta Krisi ekologikoa eta taktika sozialista (Sutegiko karpan).

12:00. Hitzaldiak: Ildo komunista eta taktika antifaxista (Gune Nagusian) eta Nazio-auziaz: teoria marxista eta egungo eztabaidak (Sutegiko arkupean).

15:30. Ktarsia (Sutegiko arkupean).

16:00. Mendi-lasterketa eta boleibol txapelketa (Sutegian).

16:30. Boxeo masterclass-a (Sutegiko pilotalekuan).

16:30. Kluedo talde-jolasa (plazan).

17:00. Landa bila antzezlana (Sutegiko arkupean).

17:00. Parkour erakustaldia (Sutegian).

17:00. Herri-kirol erakustaldia (plazan).

17:30. Broken Brothers Brass Band (plazan).

18:30. JFB: Antton Telleria eta Asier K (Gune Nagusian).

19:30. Kirol-erakustaldia (Sutegiko pilotalekuan).

21:00. Fito Skins, La Traba Producciones (Sutegiko arkupean).

21:00. Skabidean, Bengo, 48280 (Gune Nagusian).

Urriak 11, igandea

08:00. Gosaria (kanpalekuan)

10:30. Hitzaldiak: Krisia eta estatuen autoritarismoaren gorakada: analisia eta Mugimendu Sozialistaren erronkak (Gune Nagusian) eta Gazte-antolakunde sozialisten mahai-ingurua (Sutegiko arkupean).

14:00. Bazkaria (Lekarozko aparkalekuan).

17:30. Manifestazioa (Sutegitik) eta ondoren ekitaldi politikoa (Gune Nagusian).

20:00. Mirotz, Belako, Santa Salut, Hazas, Kiliki, J Martina, Kumbialari, Brava (Gune Nagusian).

20:00. Raimundo El Canastero, Ostikoka, Mateo Zikuta & Dürüm Solo Karne (Sutegiko arkupean).

20:00. Mikosis, Istilu (Sutegiko karpan).

20:00. Estutu, Berandu Baino Lehen (Intza tabernan).

Urriak 12, astelehena

10:00. Gosaria (kanpalekuan)

12:00. Hitz-hartze politikoa Hispanitate Egunaren harira (plazan).

12:30. Kantaldia Anje Duhalderekin eta Olaia Inziarterekin (plazan).