ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / Dawood Nemer/AFP
2023/11/06 09:02

Bihar beteko da hilabete, palestinar erresistentziak kontraerasora jo zuenetik eta Israelgo Estatu genozidak gerra-egoera ofizialki ezarri zuenetik. Palestinako Osasun ministroak atzo bertan jakinarazi zuenez, urriaren 7tik hona, gutxienez 9.700 palestinar erail dituzte sionistek Gazako Zerrendan; horietatik 4.800 haurrak ziren.

Bonbardaketekin jarraitzeaz gain, Gazara lurretik ere sartu dira soldadu israeldarrak. Palestinar erresistentziak gogor egiten die aurre militar sionistei; dena den, Israelgo Armadaren esanetan, posizioak hartzea eta Zerrenda "bitan banatzea" lortu du. Horrek are gehiago zailduko du errefuxiatu palestinarrak mugitu ahal izatea.

Sionistek berriz moztu zituzten Gazako Zerrendako komunikazio-bideak eta Internet konexioa atzo arratsaldean, behin eta berriz egin duen modura. "Israelek zerbitzariak deskonektatu ostean, Gazako komunikazioak eta Interneteko zerbitzuak erabat eten direla jakinarazi behar dugu pena handiz", esan zuen Al Jazeera-k. Besteak beste, larrialdietako osasun-langileen lana erabat oztopatzen du horrek.

Su-etenik ez, eta ospitaleen kontrako bonbardaketa sistematikoak

Benjamin Netanyahu Israelgo Lehen ministroak atzo errepikatu zuen ez dela su-etenik egongo Gazan. Ez dago leku seguru bat bera ere Gazan, eta palestinarren kontrako bonbardaketa izugarriak, gelditzetik urrun, areagotzen ari dira. Nabarmenak dira errefuxiatu-eremuen kontrako erasoak sionisten partetik, bai eta zaurituz eta errefuxiatuz betetako ospitaleen kontrako erasoak ere. Horiek guztiak justifikatzen ditu Israelek, esaterako, Hamasek erietxeen azpian tunelak dituela aitzakiatzat hartuta.

Eta ospitaleen kontrako eraso horiek erabat babesten dituzte, antza, mediku sionista israeldarrek. Joan den asteburuan atera da argitara Israelgo 100 medikuk sinatutako gutun bat: modu horretan eskatu diete Israelgo okupazio-indarrei erietxeen aurkako erasoekin jarrai dezatela.

Arma nuklearrak?

Militar sionistek lurretik egindako erasoekin eta bonbardaketa bortitzekin jarraitzeaz gain, beste aukera bat atera dute mahaira autoritate israeldarrek: arma nuklearren erabilera. Amihai Eliyahu Ondare ministro faxistak asteburuan egin du mehatxu argia, Gazaren aurka bonba nuklear bat erabil dezaketela iradokita eta gobernu sionista aukera hori aztertzen ari dela ulertzera emanda.

Lehen ministroaren bulegoa, gerora, mehatxu horretatik bereizi zen. Segurtasun Nazionaleko ministroak adierazi zuen "metafora bat" izan zela Eliyahuk esandakoa.

NO HAY COMENTARIOS