ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / RTVE
2023/10/26 10:01

"Denok erantzun beharko dugu urriaren 7an gertatutakoagatik, nik barne. Baina gerraren ostean". Hala esan zuen atzo iluntzean Israelgo Lehen ministro Benjamin Netanyahuk, jendaurrean egindako adierazpenetan. Gazara lurretik sartzeko mamua etengabea izan da azken asteetan, baina atzo baieztatu zuen Netanyahuk berehalakoa izango dela lurreko erasoa: Gazara lurretik sartzeko prestatzen ari direla esan zuen, eta finkatuta daudela egun eta ordu zehatza.

Adierazpen horiek egin eta ordu gutxira, bart goizaldean, hainbat mugimendu egin ditu Israelgo Armadak. "Sartze selektibo" modura definitu du egindakoa: hainbat tanke eta ibilgailu hondeatzaile sartu dira Gazako Zerrendara, eta, Armadaren arabera, alde egin dute gero. "Borrokaren hurrengo etapetarako prestaketaren" parte izan da mugimendua, autoritate sionisten arabera.

"Prestaketarako" operazioaren barruan, baina, eraso ere egin dute soldadu sionistek, "terrorismoari" kontra egitea aitzakiatzat hartuta. "Soldaduek terrorista ugari, azpiegitura terrorista eta tankeen aurkako misilak jaurtitzeko postuak aurkitu eta eraso zituzten", esan dute Israelgo Defentsa Indarrek (FDI). Aurretik ere, militar israeldarrak hainbatetan sartu dira Gazara lurretik.

Genozidio bat eta "argia"

Bitartean, aire bidezko bonbardaketekin ere jarraitzen dute sionista genozidek. Palestinako erresistentziak kontraerasora jo eta Israelek gerra-egoera ofizialki deklaratu zuenetik, alegia, urriaren 7tik, gutxienez 6.500 palestinar erail dituzte Gazan, sionisten bonbardaketetan. Gazan ez dago "toki segururik", Nazio Batuen Erakundeak (ONU) berak aitortu duenez.

"Borroka bat da hau; Iran, Hezbollah eta Hamasek osatutako gaizkiaren ardatzaren eta oparotasunaren eta aurrerapenaren artekoa. Argiaren herria gara gu, ilunpeen herria dira haiek. Argiak arrakasta izan beharko luke ilunpeen aurrean", gaineratu zuen Netanyahuk.

NO HAY COMENTARIOS