ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / Atia Darwish
2024/01/23 14:53

110 egun luze igaro dira palestinar erresistentziak kontraerasora jo, eta sionistek erabateko sarraskiari ekin ziotenetik Gazako Zerrendan. Erokeria hutsa dira Gazako Osasun Ministerioak argitaratutako datuak: urriaren 7tik hona, 25.000 palestinar baino gehiago erail dituzte sionistek Gazan, horietatik ia 11.000, haurrak. Hala ere, bonbardaketa masiboekin segitzen dute, eta erredurak eragiten dituen fosforo zuria ere ari dira botatzen palestinarrei. Khan Younis erabat inguratuta daukate indar israeldarrek, besteak beste.

Zauritu kopurua ere izugarria da Zerrendan: 63.000 baino gehiago. Ikaragarri larria da hori, sionistek Gazako ospitaleak behin eta berriz suntsitzen eta erasotzen dituztela kontuan hartuta, eta orotariko hornidurak (botikak, osasun-baliabideak, ura edota argindarra barne) blokeatuta dituztela aintzat hartuta. Israelgo indarrek, gainera, areagotu eta gogortu egin dituzte osasun-zentroen kontrako erasoak Gaza hegoaldean.

Adibidez, palestinarrak Nasser ospitaleak (hegoaldeko ospitale nagusia) barne hartzen duen eremuan ari dira euren hildakoak lurperatzen, are arriskutsuagoa delako kanpora atera eta hilerrira joatea. Al-Khair ospitalera, dirudienez, berriki sartu dira soldadu sionistak, eta osasun-langileak atxilotu dituzte. Al-Amal erietxea su bidez setiatuta daukate, eta etengabe egin diote eraso azken egunetan: aurreko ostiralean, adibidez, sionistek sarreran erail zuten palestinar bat, drone baten bidez.

Bitartean, agintaritza sionistak eta mendebaldetarrak nahiz hedabideak asaldatu egiten dira 24 soldadu israeldar hil zirelako herenegun; zer eta, itxura denez, Gazan zenbait eraikin leherrarazten ari zirenean (hala hil ziren 21), eta beste erasoaldi bat egiten ari zirenean Zerrenda hegoaldean (hala hil ziren beste hiru).

Gosea eta botika falta

Plazaratu dituzten azken datuen arabera, sarraski bete-betean, 800.000 gazatarrek baino gehiagok dute ezintasuna elikadura, ura, botikak eta bestelako oinarrizko hornidurak lortzeko.

Erresistentzia palestinarreko miliziek gogor eusten jarraitzen dute, eta aurrera doaz haien eta militar sionisten arteko borrokak; lurrez, itsasoz zein airez. Antza, Zerrenda erdialdean eta hegoaldean ari dira izaten borrokarik gogorrenak.

NO HAY COMENTARIOS