ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2021/01/30 21:51

Azken asteetan hainbatetan egin bezala, Donostiako (Gipuzkoa) Alde Zaharrera sartu da gaur Ertzaintza. 20:00ak pasata, polizia-agente ugarik hartu dute Bulebarra, eta handik metro gutxira dagoen Bretxa ingurura jo dute.

Zenbait gazte zeuden eremu horretan, baina kargatu eta ingurua hustu dute ertzainek. Antza, Gros aldera alde egin behar izan du jendeak.

Azken asteetan behin baino gehiagotan sartu dira Alde Zaharrera polizia-agenteak. Hainbatetan oldartu dira kalean zeuden pertsonen aurka, eta bereziki larriak izan ziren aurreko asteazkeneko gertakariak. Izan ere, zenbait gazte zauritu zituzten ertzainek; tartean, masailezurra hautsi zieten bi laguni. Lau pertsona eraman zituzten atxilo, gainera.

Handik bi egunera, urtarrilaren 23an, milaka lagun atera ziren kalera Donostian. Alde Zaharraren "militarizazioa" eta "polizia-indarren errepresioa" salatu zituzten, aurreko asteetako erasoak direla-eta.

NO HAY COMENTARIOS