ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2021/11/15 13:31

Gasteizko (Araba) Ikasle Autodefentsa Sareak Lugus izeneko kontrol aplikazioaren aurkako borroka prozesua jarri du martxan Zabalgana ikastetxean. IKASek komunikatu baten bidez azaldu duenez, Gasteizko Zabalgana ikastetxeko zuzendaritza ikasturte hasieratik aritu da DBH4ko ikasleen ordenagailuetan kontrol aplikazio hori instalatzen. "Ikasleek ikastetxean zein ikastetxetik kanpo ordenagailuetan egiten duten guztia kontrolatzeko balio du" mekanismo horrek, eta ikaslegoaren aurkako eraso modura kokatuta, Autodefentsa antolatu dezagun! kanpainaren barruan abiatu du borroka-lerro berria IKASek.

Aipatutako aplikazioa ikasleen ordenagailuetan instalatzeko unean ez zaie baimenik eskatu ez ikasleei ez eta haien gurasoei ere, IKASek jakinarazi duenez. Gainera, familien baimenik gabe, "familiek ikasturte hasieran ordaintzen duten kuotaren zati bat erabili" da "aplikazioa ordaindu ahal izateko".

Kontrol mekanismoen areagotzea

Gasteizko IKASek argi utzi du aplikazioak ez dakarrela hobekuntzarik ikasleen ikasketa prozesuan; alderantziz, gero eta ohikoago bihurtzen ari diren "kontrol mekanismoen gisan funtzionatzen du, ikasleen egunerokotasuna kontrolatzea ahalbidetzen duelako", haien pribatutasuna desagerraraziz. Horrek, finean, kontrol mekanismoen barneratze eta onartze prozesu bat elikatzen duela salatu du IKASek, gizarteko esparru ezberdinetan normalizatu daitezen.

IKASek, beraz, Lugus aplikazioaren erabileraren aurkako jarrera irmoa erakutsi du, kontrol soziala bermatzeko beste mekanismo bat dela argudiatuta. Halako neurriek "ikasketa prozesuaren izaera diziplinatzailea areagotu eta agerian uzten" dutela dio, eta horregatik, "auzi horren inguruan borroka prozesu bat abiatuko" duela iragarri du, "aplikazioa bertan behera uztea exijitzeko".

NO HAY COMENTARIOS