ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2019/05/31 19:45

Legution (Araba) kokatuta dago CIE Automotive taldeko Gameko lantegia. Langileen gehiengoak asanbladan hala erabakita, greba egingo dute asteartero eta ostegunero, "arrazoirik gabeko kaleratzeak" eta beharginek jasan behar duten "jazarpena" salatzeko.

Astelehenean, maiatzak 27, bi langile kaleratu zituen Gameko enpresak, kaleratze-gutun baten bidez. ELA sindikatuak azaldu duenez, enpresak ez zuen lortu bi beharginek bere proposamena onartzea; hain zuzen, kaleratzea eta trukean dirua jasotzea eskaini zien. Neurri horri uko egin zioten biek, eta hala, zuzenean kaleratuak izan ziren.

Beldurraren eta jazarpenaren bidea

Langileek salatu dute beraiek "jazartzeko, beldurtzeko eta estutzeko politika" abiatu zuela enpresak otsailean. Beharginek "kaleratzeak onartzea" da enpresaren helburua. Horretarako, hainbat langilerekin bilerak egiteari ekin zion zuzendaritzak, modu batera edo bestera estutzeko. Batzuei, esaterako, salbu zirela adierazi zieten; beste batzuei, alderantziz.

Beraz, langileek erabaki bat hartu zuten asanbladan; enpresak kaleratua izan nahi ez duen behargin bat kaleratzen badu, greba egingo dute. Hori jazo da aste honetan, eta horregatik deitu dituzte lanuzteak.