ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2025/07/16 07:06

Aurreko astean espetxeratu zituzten La Suizako seiak Asturiasen, laneko jazarpenaren eta sexu-jazarpenaren aurka borrokatzeagatik eta lan sindikala egiteagatik. Haien askatasunaren aldeko mobilizazio andana izan da hamaika lurraldetan, eta Hego Euskal Herrian ere egin ditu deialdi batzuk CNT sindikatuak, datorren astebururako.

Barakaldon (Bizkaia) eta Iruñean (Nafarroa) ostiral arratsaldean egingo dituzte protestak: 19:00etan izango dira biak, Bide Onera Plazan eta Iruñeko Udaletxearen aurrean, hurrenez hurren. Donostian (Gipuzkoa) eta Bilbon (Bizkaia) ere deitu du mobilizatzera CNTk, larunbaterako: 12:00etan izango da Donostiako elkarretaratzea, epaitegietan, eta 13:00etan Bilbokoa, Arriaga Plazan.

CNTk salatu du La Suizako seien aurkako prozesu judiziala "partziala eta enpresaren aldekoa" izan dela hasieratik, eta "argi adierazten" duela "zein den justizia burgesaren helburua". Hain zuzen ere, "sistema kapitalista erreproduzitzeko eta zaintzeko, klase-menderatzailearen (burgesiaren) zerbitzura dagoen tresna ideologiko" gisa deskribatu du.

NO HAY COMENTARIOS