ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / Almeriako Europar Dokumentazio Zentroa
2022/09/20 15:57
Europar Batzordeak "larrialdi egoerei erantzuteko tresnak" eskuratu nahi ditu. Horretarako, erregelamendu-proposamen zein zuzentarau-proposamen bana onartu du astelehen honetan. Proposamen horietan jasotzen denez, Europako Erkidegoko Gobernuak "botere bereziak" izango ditu bere gain, enpresei "ekoizpen-irizpideak" ezartzeko aukerarekin. "Industria-adar jakin batzuen entregak bizkortzea", "informazioa eskatzea" edota "funtsezko ondasunen erreserba estrategikoak ezartzea" ahalbidetuko dio horrek, besteak beste.

Tresna horrek bi alerta egoera mota aurreikusten ditu. Lehenengoa, "zaintza-deia" deiturikoa: Europar Batzordearen beraren erabaki bidez aktibatuko litzateke, "estrategikotzat" jotzen diren ondasunen, zerbitzuen zein hornidura-kateen gaineko kontrol handiago bat ahalbidetuz. Era berean, mota horretako produktuen erreserbak sor ditzakete, horretarako kontratazio publikoa erraztearekin batera. Egoera hori sei hilabetez luza dezakete, eta neurria atzera botatzea EBko kideen esku egongo da.

Hurrengo maila, "larrialdikoa", EBko Kontseiluak erabakiko luke. Estatu kideek erabakia jaso eta Europako Batzordera helaraziko lukete. "Krisiak merkatu komunean eragin larria izan dezakeela jakiten denean" iritsiko da neurria horretara. Puntu horretan, "pertsonak, ondasunak eta zerbitzuak mugitzeko askatasuna mugatzea" aurreikusten dute EBren baitan. Estatu kideei "informazio-gardentasuna eskatzea" ere arautzen du, eta, azken instantzian, baita sektore publikotik iristen zaizkien eskaerei lehentasuna ematea ere. Horiei uko eginez gero, "pisuzko arrazoiekin" justifikatu beharko lukete. Aurretiko alerta-mailan bezala, sei hilabetekoa izango litzateke, "egoeraren arabera luzatzeko aukerarekin".

NO HAY COMENTARIOS