ACTUALIDAD / Vivienda
Euriborraren igoerak urtean 1.200 euro garestitu ditu Espainiako Estatuko milioika hipoteka
Tasa aldakorreko hipoteken adierazle nagusiak gora egiten jarraitu du Espainiako Estatuan. Maiatzeko batez bestekoa %0,277ra iritsi da, 2015eko otsailetik izan duen mailarik altuenera. Mota finkoko hipoteka berrien prezioa ere gora doa, %2koa baita gaur egun, iaz baino bi bider garestiago. Maileguaren prezioa beste erakunde batera eramanda hobetu nahi duten erabiltzaileen kopurua, bestalde, %30 hazi da 2022ko otsailetik martxora bitartean.
2022eko ekainaren 1