ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2025/02/06 08:32

Ikasleen garaipena Txantreako (Iruñerria, Nafarroa) Eunate ikastetxean: egindako borrokari esker, irakasle erasotzaile batek alde egitea lortu dute. Iruñerriko Ikasle Abertzaleak antolakundearen esanetan, ikasturtea hasi zenetik jasan eta salatu dituzte hainbat eraso, tartean, irakasleen komentario matxistak eta arrazistak edo ikasle militanteen aurkako umiliazioak. Baina bereziki larria izan zen urtarrilaren bukaeran maisuetako batekin gertatutakoa, "hainbat komentarioren bidez bere ikasleak sexualizatu", "iruzkin matxistak babestu" eta "bortxaketak justifikatu" baitzituen, klaseko ikasle guztien aurrean.

IAko kideek seinalatu dutenez, Eunateko zuzendaritza ez da gai izan ikasturtean zehar ikasleek pairatutako eta salatutako erasoei inolako irtenbide eraginkorrik emateko, eta oraingoan ere hala izan da. Hortaz, batu eta antolatu egin dira gazteak. Aurreko ostiralean protesta-eserialdi bat egin zuten ikastetxeko korridoreetan, erasoak eta horien aurrean dagoen inpunitatea salatzeko, eta sinadura bilketa bat ere abiatu zuen IAk, zuzendaritzari exijitzeko neurriak har zitzala. Eta eman ditu fruituak borrokak. "Irakaslea ikastetxera ez bueltatzea lortu dugu", azaldu dute ikasle-antolakundeko militanteek.

Aldarrikatu dute "ikasle antolatuon indarrak" ahalbidetu duela garaipen hori; "zuzendaritzak ez du eduki ez borondaterik ez gaitasunik". Aurrera begira, zuzendaritzari exijentzia bat egin diote IAko kideek: halakorik berriz ez gertatzeko "bermeak jartzea". "Guk erasorik gabeko ikastetxeen alde jarraituko dugu borrokan", gaineratu dute.

NO HAY COMENTARIOS