ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2022/05/19 09:50

Oinarrizko elikagaien prezioak eta, orokorrean, bizi-kostuak langa historiko guztiak hausten ari diren honetan, etengabe ari dira hazten supermerkatuen irabaziak. INEk aurreko astean argitaratu zituen Espainiako Estatuko apirileko datuak, eta baieztatu zuen azken 35 urteetako mailarik altuenean dagoela inflazioa —%8,3koa apirilean—. Azaldu zuen, gainera, gora egiten jarraitzen dutela elikagaien eta alkoholik gabeko edarien prezioek; %9,3 igo dira urtebetean.

Deia egunkariaren arabera, supermerkatuek, batez beste, %10 igo dituzte prezioak urte hasieratik. Dena den, badirudi irabaziak eta merkatuko parte-hartzea handitzea lortu dutela supermerkaturik handienek. Mercadona, Carrefour eta Lidl dira enpresa nagusiak une honetan. %26,5era igo da Mercadonak merkatuan duen kontrola, %9,7ra Carrefourrena, eta %5,3ra Lidlena.

Merkatuko parte-hartzeari dagokionez, DIA dago laugarren postuan (%4,6) eta Eroski bosgarrenean (%4,3).

NO HAY COMENTARIOS