ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2024/09/13 11:34

Pandemia garaian, eta COVID-19ari lotuta inposatutako murrizketak aitzakiatzat hartuta, Ertzaintzak eta udaltzainek sarri jo zuten kalean zegoen jendearen aurka. Donostiako (Gipuzkoa) Alde Zaharra ere behin baino gehiagotan militarizatu zuten polizia-indarrek, eta hainbatetan kargatu zuten karriketan topatutako pertsonen kontra. Poliziaren partetik, halako hainbat eraso izan ziren Alde Zaharrean 2020. urtearen amaieran eta 2021. urtearen hasieran.

Horietako bat 2021eko urtarrilaren 20an izan zen. Beste zenbaitetan egin bezala, kalean zegoen jendearen kontra oldartu zen Ertzaintza, borrak eta foam jaurtigaiak erabilita. Modu erabat arbitrarioan, hainbat pertsona identifikatu eta atxilotu zituen. Horietatik sei auzipetu zituzten gerora, eta espetxeratuak izateko arriskuan daude orain, Poliziak egun horretan sortutako istiluengatik.

Denera, 30 urteko kartzela-zigorrak eskatzen dituzte sei gazteentzat: "desordena publikoak" eragitea, "agintaritzari eraso egitea" eta "kalteak eta lesioak" eragitea leporatzen diete. Datorren urriaren 22an deklaratu beharko dute epaile baten aurrean, Donostian.

NO HAY COMENTARIOS