ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / @ibarra_aritz (X)
2025/10/20 08:25

Gasteizen (Araba), aurreko ostiralean egin zuten agerraldi masibo bat, Ertzaintzak urriaren 12an izandako jarrera bortitza salatzeko. U12 jazartuak. Inpunitaterik ez! hartu zuten lelotzat. Bertan izan zen, besteak beste, Aritz Ibarra; Falangea babesteko kargetan ertzainek larriki zauritutako lagunetako bat. Prentsaurrekoaren ondoren, senide batzuekin zihoala, geratu eta jazarri egin zuten ertzainek, eta adierazi zioten ikerketapean dagoela, urriaren 12an atxilotutako pertsonekin batera. 

Hala azaldu du Ibarrak X sare sozialean: "Ostiralean, U12ko prentsaurrekoaren ondoren, atxilotuekin batera ikertua izaten ari nintzela jakinaraztera etorri zen Ertzaintza. Senideengandik banandu ninduen eta hurbiltzeagatik edo argazkiak egiteagatik hurkoak identifikatu zituen". 

Egun batzuk lehenago, gasteiztarrak sare sozial berean salatu zuen Ertzaintzak zauritu zuela urriaren 12an, foam jaurtigai batekin aurpegira tiro eginda: masailezurra hautsi, hortz bat atera eta bi tokialdatu zizkioten tiroagatik. Salaketa publiko hori egin ostean jazarri dute ertzainek, zer eta bera ikertzen ari direla esateko.

U12 jazartuak. Inpunitaterik ez!

Ostiralean Gasteizen egindako agerraldian, ertzainek izandako "jarrera bortitza eta arduragabea" seinalatu zuten, baita inpunitate poliziala ere. Jakinarazi zuten 30 bat pertsona zauritu zituela Ertzaintzak urriaren 12an, falangisten eskutik egindako kargetan.

Horiek horrela, hiru exijentzia egin zituen bertan bildutako jendeak: egun horretan atxilotutakoen aurkako kausa judiziala artxibatzea; "Ertzaintzan barne-ikerketak abiaraztea, gehiegizko arduragabekeriak eta indarkeriak ondorioak izan ditzaten eta eragindako kalteak zigorrik gabe gera ez daitezen"; eta "faxismoarekin zein beste diskurtso baztertzaileekin konplizitate instituzionala etetea". 

NO HAY COMENTARIOS