ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / Ibaeta Martxan
2023/02/08 09:31

Iazko martxoan hezkuntza erreformen kontra izandako ikasle greba dela-eta, Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU/UPV) espedienteak zabaldu eta botatzeko arriskuan daude Gasteizko (Araba) campuseko 34 ikasle. Ikasle Abertzaleakek aurreko astean egin zuen agerraldi bat ikasle horien egoeraren berri emateko, eta hiru exijentzia egin zizkion EHUri: kanporatuak izateko arriskuan dauden 34 kideei espedienterik ez irekitzea, polizia-indarrak EHUren campusetara ez sartzea eta unibertsitateko kontrol soziala bukatzea. EHUko errektoretzak auzi errepresibo horretan duen erantzukizuna ere salatu zuen.

Exijentzia horiek indartzeko eta askatasun politikoen defentsan, IAk manifestazio bat antolatu du datorren otsailaren 16rako, Gasteizko campusean. Askatasun politikoak defendatu. Espedienterik ez leloaren pean, Elurretatik irtengo da manifestazioa, 12:00etan.

Atzo, Ibaetako campuseko zenbait ikaslek mobilizazio horretara deitzeko propaganda politikoa egin eta gero, Ertzaintza sartu zen unibertsitatera. Hainbat kartel kendu zituzten polizia-agenteek. "Propaganda jartzeagatik esku-hartze polizial bat egotea aurrekari arriskutsu bat da", salatu dute Ibaetako ikasleek: "Unibertsitatean poliziaren sarbidea normalizatzeaz gain, jardun politikoa ezbairik gabe erreprimitzen da horrela".

Iazko otsailean ere Ibaetako campusean esku hartu zuten ertzainek, hainbat ikasle propaganda politikoa egiten ari zirela. Ikasle bat identifikatu zuten.

NO HAY COMENTARIOS