ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2025/06/23 11:51

Errekaldeko (Bilbo, Bizkaia) Artazubekoan, etxe-kaleratze bat gauzatzen saiatzen ari da D.I.O. Express desokupazio-enpresa. Bilboko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak jakinarazi duenez, familia bat etxegabetu nahi dute desokupek: urteak daramatzate azpierrentan hartutako logela batean bizitzen, eta alokairua hilero ordaindu duten arren, "jabeak modu estrajudizialean kanporatzea erabaki du", sindikatuaren esanetan.

Bikotea bere etxetik botatzeko, desokupazio-talde bat kontratatu du jabeak: D.I.O. Express. "Behin baino gehiagotan joan da etxebizitzara, bikoteari presioa eginez eta beldurtuz", sindikatuko kideek azaldu dutenez.

"Ezin dugu onartu talde faxistek inpunitate osoz jardutea", seinalatu dute. "Erakundeek, poliziek eta epaileek ez gaituzte defendatuko", sindikatuaren hitzetan; eta beraz, desokupazio-taldei aurre egitera eta "gure klasearen eskubideak defendatzera" deitu du.

Desokupen aurkako erantzuna antolatzeko asmoz, asanblada ireki batera deitu dute aste honetarako. Ostegunean izango da, arratsaldeko 19:30ean, Errekaldeko Plazan.

D.I.O. Express

Artazubekoan familia bat jazartzen ari den enpresaren web-orriak hala dio: "Zure etxebizitza denbora errekorrean desalojatzen dugu". Bertan adierazten du "espezializatuta" daudela "legez kanpo okupatutako higiezinak berreskuratzen eta maizter berankorrekin ("morosos") edo prekarioekin bitartekaritzan aritzen". Aurrerago zehazten du "bitartekaritza eta negoziazio adiskidetsuan" adituak direla. Enpresak egoitza fisikoak ditu Madrilen, Vigon, A Coruñan eta Malagan.

NO HAY COMENTARIOS