ACTUALIDAD / Violencia machista
Emakume bati eraso egin diote bi gizonezkok Gasteizko aterpetxe batean
Komunetik atera zenean, bi gizonek geldiarazi zuten emakumea, eta indarrez ukituak egin zizkion haietako batek.
2020eko apirilaren 27
Emakume bati eraso egin diote bi gizonezkok Gasteizko aterpetxe batean

Pasa den larunbatean, hilak 25, emakume bati eraso egin zioten bi gizonezkok Gasteizko (Araba) aterpetxe batean. Emakumeak salatu duenez, komunetik irten zenean geldiarazi zuten bi erasotzaileek, eta haietako batek eskumuturretatik eutsi eta sexu-ukituak egin zizkion indarrez.

Laguntza eske oihu egin zuen emakumeak, eta aterpetxeko arduradunak bertaratu ziren. Beranduago, ukituak egin zizkion erasotzailea atxilotu zuten. 39 urte ditu.