ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Ertzaintza Leioako campusean, 'Leioako 5ak' atxilotu zituzten egunean; 2016ko apirilaren 26an.
2023/09/08 12:19

Zabalik jarraitzen du Leioako 5ek martxan jarritako Elkartasun Kutxa. Hilabete honen amaieran, irailaren 27an, epaituko dituzte Bilbon (Bizkaia), 2016ean Leioako (Bizkaia) campusean izandako manifestazio batean parte hartzeagatik. Mobilizazio horretan, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU/UPV) ikasle mugimendua jasaten ari zen errepresioa salatu zuten, baina ikasleen kontra berriz oldartu ziren segurtasun-zerbitzuko poliziak nahiz Ertzaintza. Zehazki, ertzainek eraman zituzten atxilo Leioako 5ak. Auzipetuetatik bik, Gabi Daraspek eta Ander Mazkiaranek, iaz azaldu zioten GEDAR LANGILE KAZETAri 2016an eta horren ondoren gertatutakoa, elkarrizketa honen bidez.

Zigor ikaragarriak eskatzen dituzte orain Leioako 5entzat: 40 urteko espetxe-zigorrak, hamazazpina urtekoak bi lagunen kasuan, eta 45.000 euroko isunak. Zigor ekonomiko horiei aurre egiteko ireki zuten Elkartasun Kutxa, eta ekarpen ekonomiko bat egiteko aukera du edonork. Ondoko loturan egin daitezke ekarpenak: https://www.helloasso.com/associations/elkartasun-kutxa/formulaires/3

NO HAY COMENTARIOS